Al Fata eta Hamaseko adar armatuek Gazan (Palestina) su-etena martxan jartzeko adostasuna lortu zuten atzo gauean, eta gaurtik da indarrean.
Hala ere, gaur ere bien arteko borrokak izan dira, eta palestinar bat hil da, Gazan.
Akordioa hiru puntukoa da: bi parteek Gazako kaleetatik hesiak erretiratuko dituzte, teilatuetatik frankotiratzaileak ere bai, eta launa bahitu askatuko dituzte.
Azken asteetan Al Fata eta Hamaseko adar armatuen arteko borroketan hainbat lagun hil dira. Ostegunetik, kasu, sei; zibilak, horien artean.
Egipziar segurtasun funtzionarioek parte hartu dute negoziaketetan.
Palestina
Gaurtik indarrean da Al Fataren eta Hamasen su-etena
Gaur ere, ordea, haien adar armatuen arteko borrokak izan dira eta palestinar bat hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu