Urgente: @AlJazeera informa que naves israelíes han rodeado el barco de @rumboagaza y lo redirigen al puerto de Ashdod. #LetFFlotillaSail!
— Mararía (@MeriOhara) 2016(e)ko urriak 5
Gaur zen iristekoa Gazara Zaytouna itsasontzia, eta han zain zeuden hainbat palestinar. Baina bazekiten ez zela erraza izango Gazako blokeoa haustea. 15:58an galdu dute itsasontziarekin zuten kontaktua, eta Al Jazeerak jakinarazi du Israelek inguratu egin duela eta Ashdod portura daramala. "Israelek berriz ere inpunitate osoz jokatu du, nazioarteko legediaren kontra", esan du Gazara Bidean gobernuz kanpoko erakundeak. Gazatik 45 miliatara eragotzi diote bidean segitzea, gobernuz kanpoko erakundearen arabera, nazioarteko uretan.
#LetFFlotillaSail#rumboagaza en el puerto de Gaza se preparan para el recibimiento del Oliva (Zaytouna). pic.twitter.com/NTT9sZWVuQ
— Hisham Mohamed (@Hisham_M0hamed) 2016(e)ko urriak 5
Irailaren 15ean atera ziren Bartzelonatik, Gazaren blokeoa hausteko asmo sendoarekin.
Askatasunaren Flotillaren Nazioarteko Koalizioak antolatu zuen Dones Rumb a Gaza misioa —Emakumeak Gazara Bidean, katalanez—. Hamarkada bat igaro da Israelek blokeoa ezarri zuenetik, eta Gazan duten zeru zabaleko presondegia salatzeko helburuarekin abiatu ziren atzo Askatasunaren Flotilla osatzen duten emakumeak, hiru eguneko elkartasun ekitaldien ondoren. "Gure helburua da bidean egingo diren geldialdietan jende gehiago igotzea", esan zion BERRIAri Laura Arauk.
Bilbon, Donostian eta Iruñean elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, 19:00etan.