Ekialde Hurbila

Gazako igarobideen inguruan akordioa lortu dute Israelek eta Palestinak

Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariak zein EB Europako Batasuneko iturri diplomatikoek baieztatu dutenez, Israelgo eta PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruek akordioa lortu dute Gazako igarobideen inguruan. Segurtasun arrazoiak argudiatuz, Israelek kontrolatu eta itxi egiten ditu Gazara sartzeko eta handik irtetzeko igarobideak, palestinarren mugimendu askatasuna erabat galaraziz. Ricen zein EBko diplomatikoen arabera, egoera hori konpontzeko balioko du akordioak.

2005eko azaroaren 15a
10:25
Entzun
Hala ere, itunaren eduki zehatzen berri ez dute eman oraindik, baina azaldu dute Rafa eta gainerako mugako pasabide guztiei eragiten dietela.

Palestinarren bizi baldintzak eta egoera ekonomikoa hobetzeko ezinbestekotzat jotzen dute Gazarako pasabideak irekitzea, eta palestinarren mugimendu askatasuna bermatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.