Gazako muga ireki du Egiptok, Israelen blokeoa «arintzeko» asmoz

Rafako igarobidea ixtea erabaki «lotsagarria» izan zela adierazi du Nabil al Arabi Atzerri ministroak

Erredakzioa
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Egiptok Gazako muga irekitzea erabaki du, Israelen blokeoa «arintzeko» asmoz. 2007an Hamasek boterea hartu zuenetik itxita egon da. Bitarte horretan, Egiptok gutxi batzutan ireki du, giza laguntzaren beharrez zeuden lagun gutxi batzuei pasatzen uzteko. Israelek 2005ean palestinarren esku utzi zuen Gazako aldeko pasabidearen kontrola. Egiptoko Atzerri ministro Nabi al Arabik erran du muga ixteko erabakia «lotsagarria» izan zela.

Israel «hagitz kezkatuta» agertu da erabakiarekin, eta salatu du Hamasek Egiptoko aldean «makinaria militar arriskutsua» eraiki duela. Muga irekitzeko iragarpena Hamasek eta Al Fatak akordioa egin eta gutxira etorri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.