palestina

Gazan ekintzaile italiarra hil zuen taldeko ustezko burua zendu da

2011ko apirilaren 19a
18:59
Entzun

Hamas Palestinako erakundeak adierazi du lehengo astean Vittorio Arrigoni kazetari eta Palestinaren aldeko ekintzaile italiarra hil zuen taldeko ustezko burua zendu egin dela gaur, "bere buruaz beste eginda".

Taldeko hiru kide Gazako etxe batean zeuden, Dir El Bala herrian, eta Hamaseko indarrek eraikina inguratuta izan dute.

Arrigoni ostegunean bahitu egin zuten eta ostiralean azaldu zen hilik, Gazan. Hamaseko kideak aurkitu zuten gorpua. Ustez, muturreko islamdar talde batek hil zuen. Ostegunean bere presoak aska zitzala eskatu zion Hamasi. Orain dela aste batzuk Juliano Mer-Khamis antzerki zuzendaria hil zuten.

36 urte zituen italiarrak, eta Palestinaren aldeko ekintzaile nabarmena izan da azken urteetan. Duela urtebete heldu zen Gazara, elkartasun itsasontzi batean. Haren konpromiso pertsonala azpimarratu du Italiako Gobernuak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.