Gazan gazte bat hil da bere buruari su emanda
JERUSALEM. Eyhab Abu Nada 18 urteko Gazako gaztea lan faltagatik protesta egiteko bere burua erreta hil zen, igandean. Gazako hamar herritarretik hiruk ez dute lanik, eta NBEk iragan astean adierazi zuen %40ko pobrezia dagoela bertan. Hildako gaztearen aitak, berriz, salatu du patata zakuak saltzetik bizi zela eta Udaltzaingoa segika ibiltzen zitzaiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu