Gazarako mugan babes eremua ezarriko du Egiptok
Gazarako muga ia osoa zibilez hustu eta kilometro erdiko «babes eremua» ezartzeko asmoa agertu du Egiptoko Gobernuak. Joan den larunbatean, 30 soldadu hil ziren eraso suizida batean, eta horren ondotik erabaki du Kairok Sinai penintsulan, Palestinarako mugan, babes eremua ezartzea. Urte amaierarako amaitu asmo dituzte horretarako lanak, eta Rafah eta Xeikh Zuweideko pasabideak izango dira ebakuatuko ez dituzten bakarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu