ekialde hurbila

Gazatik ateratzen hasi dira israeldarrak, istilu artean

Gazan geratzen diren israeldarrei handik joateko agindua eman diete gaur soldaduek. Erretiratze planaren kontra dauden israeldarrek aurre egin diete soldaduei, eta istiluak sortu dira. Israledarrek asteazkenerako alde egin beharko dute Gazatik, eta Israelek mugak itxi ditu, dagoeneko.

2005eko abuztuaren 15a
13:04
Entzun
Atzo gaueko 24:00etan itxi zituen Israelek Gazako asentamenduetako mugak, horrela erretiratze planari hasiera emanez. Gazan dauden 21 asendamendu eta Jenineko beste lau hustuko dituzte erretiratze planarekin, eta gero hango etxeak eraitsiko dituzte.

Israeldarrak asteazkenerako alde egin beharko dute asentamenduetatik, eta polizia dagoeneko hasi da desalojatze aginduak banatzen. Nolanahi ere, hainbat israeldar ez daude handik joateko prest, eta dagoeneko hasi dira istiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.