Scotland Yardek 22 urteko gazte bat atxilotu du Londresen, istiluetan hildako 68 urteko gizon baten heriotzarekin zerikusia duelakoan. Gizonari eraso eta buruan zauri larriak eragin zizkioten, eta atzo hil zen, koman egon ostean.
Horrekin bost dira guztira Erresuma Batuko istiluetan hildakoak.
Istiluak hasi zirenetik, 1.500 lagun inguru atxilotu dituzte Erresuma Batuan, horietatik 900 baino gehiago Londresen. Gainerakoak West Midlands, Manchester eta Nottighamen atxilotu dituzte —330, 140 eta 105 lagun, hurrenez hurren—. Istiluetan parte hartzen ari zirela atzeman zituzten asko, baina beste asko segurtasun kamerek grabaturikoa aztertu ondoren atxilotu dituzte. Dagoeneko ezarri dituzte lehen zigorrak —hamar eta hamasei urteko espetxe zigorra jarri diete bi laguni, istiluetan parte hartzeagatik—.