Montigny-les-Cormeilles hirian, trenak 19 urteko gazte bat harrapatu zuen bart. Gaztearen motorra trenbidean trabatuta geratu zen, eta ez zion ihes egiteko denborarik eman. Hainbat lekukok salatu dute Polizia jarraika zuelako egin zuela ihes gazteak. Segurtasun indarren arabera, ordea, istripuaren berri izan zutenean joan ziren ezbeharraren tokira, ez lehenago.
Heriotzak protestak piztu ditu hirian, eta gauean zehar hainbat lagun atxilotu dituzte, istiluak eragitea egotzita. Atxilotutako batzuk jotzea egotzi diote Poliziari, eta bideoak ere zabaldu dituzte sare sozialetan.
Arrestation à Neuilly sur Marne (93), même menotté, coups et insultes de la part des "forces de l'ordre", voilà comment commence les bavures meurtrières.#ViolencesPolicieres#Police#NeuillySurMarnepic.twitter.com/nL9Oho4Xom
— David Santucho (@Dadou_Guevara) May 27, 2020
Polizia iturrien arabera, goizaldeko laurak arte luzatu ziren istiluak, eta suziriak eta jaurtigaiak bota zizkieten segurtasun indarrei. Poliziak 16 eta 32 urte arteko zortzi pertsona atxilotu ditu.
Ez da lehen aldia halako zerbait gertatzen dela. Joan den astean, 18 urteko beste gazte bat hil zen Argenteuil barrutian, moto istripu batean. Lekukoen arabera, Polizia jarraitzen ari zitzaion hari ere. Ondorioz istiluak izan ziren hainbat egunez.