Ashraf al-Qidra Gazako Osasun Ministerioko bozeramaileak albistea baieztatu besterik ez du egin. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, baina informazio gehiagorik ez dago. Maan albiste agentziak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean su eman zion gazteak bere buruari, aurretik likido batekin isuri ondoren.
Gaztearen gorpua Abu Jusif al-Najjar ospitalera eraman zuten.