Simon Wiesenthal zentroaren zerrenden arabera, Sandor Kepiro hungariarra egun gehien bilatutako nazia da, baina, Budapesteko Auzitegiaren ustez, ez dago frogarik hori baieztatzeko, eta absolbitu egin du. Kepirori II. Mundu Gerran mila zibil baino gehiagoren hilketan zerikusia izana leporatzen diote —ijito, serbiar eta judu—.
Serbiako hainbat gune nazien aldeko Hungariako tropek okupatua zuten garaikoak dira akusazioak, 1942koak. Argentinan bost hamarkada egin zituen ihesi. •
Pertsonaia. Sandor Kepiro
Gehien bilatutako nazia absolbitua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu