Genero eta sexu eraso gehiago AEBetako soldaduen aldetik

2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Jardunean diren AEBetako militarren artean suizidioek gora egin dute —iaz 164 izan ziren, eta 2010ean, 159—, baina erreserbako soldaduak eta Guardia Nazionaleko kideak gehituta, orotara 350etik 315era jaitsi da beren buruaz beste egin dutenen kopurua. Aldiz, nabarmen egin dute gora soldadu estatubatuarrek egindako genero eta sexu indarkeriako kasuek, Pentagonoak aitortu duenez. Sexu delituak %64 igo ziren 2006tik 2011ra; genero indarkeriako kasuak, %33; eta haurrei emandako tratu txarrak, %43. Inkestako emaitzen azalpena Peter Chiarelli jeneralak eman zuen: «Hamar urtean Iraken eta Afganistanen gerran ibili ondoren, hasieran aurreikusi gabeko arazoak sortzen dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.