Azken unera arte ez da jakin nor eseriko ziren mahaian Siriari buruzko bake elkarrizketetan. Genevan elkarrizketak egin egingo zirela jakinarazi zuen atzo NBEk, baina ez zeukan ziurtatuta Negoziazioetarako Batzorde Gorenaren —oposizioko taldea, Riaden gertukoa— parte hartzea. Batzorde horrek gaur erabaki du baietz, eseriko dela. Izan ere, argitara eman duten oharrean diotenez, beren eskaeren gaineko bermea eman diete. Setiatutako hirietara laguntza umanitarioa sartzea ametituko dutela, bonbardaketak gelditu egingo direla eta atxilotuak askatuko dituztela hitz eman diete.
siriako gerra
Genevako elkarrizketetan parte hartzea erabaki du Siriako oposizioak
Atzo kontrakoa esan bazuten ere, parte hartzea erabaki dute gaur, eskarien gaineko bermea eman dietelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu