JUGOSLAVIA OHIA

Genozidio akusaziopean, bere burua defendatzen hasi da Mladic

Bosniako Gerran, Bosniako Serbiar Errepublikako Armadako buruzagia izan zen. Gizateriaren kontrako krimenak egitea egotzita ari dira epaitzen, Hagan.

Ratko Mladic, Hagako auzitegian, Radovan Karadzicen kontrako epaiketan deklaratzen, urtarrilean. EFE
2014ko maiatzaren 19a
08:20
Entzun

Bosniako Srebrenicako hirian 8.000 musulman hil zituzten ustez Ratko Mladic Bosniako Serbiar Errepublikako komandante ohiaren tropek 1995eko uztailean. Gaur hasi da Mladic bere burua defendatzen. 72 urte ditu.

Defentsak argudiatu du Mladic soldadu bat besterik ez zela eta aginduak betetzen zituela. Haren abokatuek "bere herrikideak defendatzeko borrokatu den abertzale" gisa deskribatu dute. 207 ordu izango dituzte Mladicen abokatuek hura defendatzeko; akusazioak izandako denbora bera, hortaz.

2011ko maiatzaren 26an atzeman zuten Mladic, Belgraden (Serbia), hamabost urtez ihes eginda egon eta gero.  Bosnian gerra 1992 eta 1995 bitartean izan zen; 100.000 pertsona hil ziren, eta 1,8 milioik ihes egin behar izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.