Mundua

Georgiak ustezko espiak aske utzi dituen arren, Errusiak blokeoa ezarri dio

Joan den asteazkenean espiatzeaz akusatuta atxilotutako lau militar errusiarrak aske utzi ditu gaur Georgiak. Hala ere, Errusiak blokeoa ezarri dio Georgiari, lurretik, airetik eta itsasotik. ESKE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak esku hartu du "espioitza kasuan" eta horri esker utzi dituzte aske ustezko espiak. Errusiako Senatuak bihar aztertuko du Georgiari zigor ekonomiko eta energetikoak ezarri ala ez espiatzeaz akusatutako lau ofizialak atxilotzeagatik.

2006ko urriaren 2a
18:57
Entzun
Georgiako Barne ministro Vano Merabishvilik salatu zuen atxilotutakoak «espioitza lanetan» aritu zirela hilabeteetan, «Georgiaren eta NATOren arteko elkarlanaz, energia arloaz, armamentuaz eta garraio bideez informazioa biltzen».

ESKE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundearen esku hartzea bitarteko, Errusiara iritsi dira gaur ustez espiatzeagatik atxilotu zituzten lau militarrak. Eske uzten zituzten bitartean, Moskuk blokeoa iragarri du Georgiaren aurka nazioarteako eragileek borondate oneko keinuren bat eskatu badiote ere. Lurretik, airetik eta itsasotik ezarri dio Errusiak blokeoa Georgiari, ordaindu gabeko zorrak zituela argudiatuta eta segurtasuna urratzea leporatuta.

Igandean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak "Estatu terrorismoa" egotzi zion Georgiari eta atxiloketak "bahiketa" gisa definitu zituen. Era berean, Putinek azpimarratu du hirugarren estatu batek krisian esku hartzea onartezina izango litzatekela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.