Georgiako krisia
Georgiako Auzitegi Gorenak azaroaren 2ko hauteskundeetako emaitzak baliogabetu ditu
Azaroaren 2ko hauteskundeetako emaitzak bertan behera utzi ditu Georgiako Auzitegi Gorenak, eta, horrenbestez, berriro ere bozak deitzeko moduan da Parlamentua. Emaitza ofizialen arabera, Eduard Shevardnadze presidente dimititu berriak irabazi zituen hauteskundeak, baina oposizio abertzaleak iruzurra salatu zuen. Larunbatean, Shevardnadzek kargua hartu behar zuen egunean, oposizioaren jarraitzaileek Legebiltzarra hartu zuten eta presidentearen dimisioa behartu zuten.
Oposizioak atzo iragarri zuenez, 45 egunen buruan egingo dituzte berriro hauteskundeak, baina Auzitegi Gorenak azaroaren 2ko emaitzak baliogabetzea behar zuen asmo horrekin aurrera egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu