Georgiako espetxeetako torturak azaldu dituzte

Erredakzioa
2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Jatun Kalmajelidze Georgiako Espetxe ministroak dimisioa aurkeztu du, Georgiako kartzela batean presoak torturatzen dituztela erakusten duen bideo bat zabaldu ondoren. Erabakiaren berri emanez, gutun bat bidali zion atzo goizean Kalmajelidzek Ivane Merabixviliri. «Nire erantzukizun politikoa aitortzen dut, eta nire dimisioa onartzeko eskatzen dizut».

Bideoa Georgiako bi telebista katek argitaratu zuten herenegun iluntzean. Bi urtez grabatu zituen irudiak espetxeko funtzionario batek. Bertan, presoak nola torturatzen dituzten ageri da. Irudiek hainbat protesta eragin dituzte Tbilisi hiriburuan eta beste hiri batzuetan, eta liskarrak ere izan dira. Mijail Saakaxvili Georgiako presidenteak adierazi du «oso haserre» dagoela, eta hitzeman du torturak egin dituztenak zigortuko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.