Georgiako Poliziak 11 gerrillari hil ditu tiroz
TBILISI. Georgiako Poliziak armatutako talde bateko 11 kide hil ditu tiroz Errusiarekin mugan. Operazioan hiru polizia hil direla adierazi du Barne Ministerioak. Herrialdeko hedabideen esanetan, bost lagunen desagertzeak abiarazi du operazioa. Hasieran lagun horiek bahitu zituztela pentsatu badute ere, gerora basoan aurkitu dituzte. Errusiako Dagestango gerrilla islamistako kideak dira hildakoak, Rustavi-2 telebista katearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu