Haitiko krisia

Gerard Latortue abokatu eta ekonomilaria izendatu dute Haitiko lehen ministro

Gerard Latortue abokatu eta ekonomilaria izendatu dute Haitiko lehen ministro. Latortuek 69 urte ditu, eta zuzenbidea, hezkuntza eta ekonomia ikasketak egina da Haitin eta Frantzian. NBE Nazio Batuen Erakundeko Industria Garapenean egin du lan batik bat. Izendapena egin duen batzordeak Boniface Alexandre Haitiko behin-behineko presidenteari igorri dio erabakia, eta Alenxandrek gaur bertan izendatuko du ofizialki Latortue kargu horretarako.

2004ko martxoaren 10a
14:24
Entzun
Izendapena egin duen batzordeko kide Danièle Magloire adierazi duenez, erabaki hau "asko deliberatu ondoren adostutakoa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.