Protestak herrialde arabiarretan: Libia

Gero eta larriagoa da Tripoliko bizilagunen egoera

Urik eta argindarrik gabe daude Libiako hiriburuaren zatirik handienean, eta saneamendu sistema hondatuta dago. Ondorioz, oso kaskarrak dira bizi baldintzak.  Nazio Batuek bake misioa bidaltzea proposatu du Ban Ki-moon idazkari nagusiak.

2011ko abuztuaren 27a
15:22
Entzun

Erreboltariek eta NATOk Muammar Gaddafiren bila eta haren aldeko indarrekin borrokan jarraitzen duten bitartean, gero eta kaskagarroak dira bizi baldintzak Libiako herritarrentzat, batik bat, Tripoli hiriburuan. Izan ere, azken egunetan borrokak areagotu direnetik, urik eta argindarrik gabe eta saneamendu sistema hondatuta daude hiriaren zatirik handienean. Gasolina eta bestelako erregaiak ere oso gai preziatuak bihurtu dira, janaria ere gero eta eskasagoa da, eta osasun zerbitzuak, murritzak. Horrek guztiak giza hondamendiaren beldurra piztu du.

Hori dela eta, NBE Nazio Batuen Erakundeak Libiara bake misioa bidaltzea proposatu du Ban Ki-moon idazkari nagusiak, hain justu, balizko hondamendi hori eragotzi eta "Libiako kaosa zuzentzeko".  Segurtasun Kontseiluari egin dio proposamena, eta hark aztertu eta erabaki beharko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.