Mundua

Gerra krimenak leporatuta ihes egin zuen Kroaziako legebiltzarkidea atxilotu dute

Pasa den ostiraletik Bosnia eta Herzegovinara ihes eginda zegoen Branimir Glavas legebiltzarkidea. Serbiarren aurkako gerra krimenak leporatzen dizkiote.

2009ko maiatzaren 13a
18:34
Entzun
Branimir Glavas Kroaziako legebiltzarkidea Kupresen (Bosnia eta Herzegovina) atxilotu dute, serbiarren aurkako gerra krimenak leporatuta. Iragan ostiralean bere aurkako akusazioa jakinzenean, Bosnia eta Herzegovinara ihes egin zuen.

Robert Cvrtak Bosnia Federazioko Barne Ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, Glavas Kroaziak atzo eman zuen bilatze eta atxilotze aginduaren ondorioz atxilotu dute. Bosniako herri-salatzaritzarengana eraman dute, galdekatua izan dadin. Auzitegi batek erabaki beharko du Bosniako herritartasuna legalki jaso zuen edo ez. Izan ere, bestela ezingo litzateke Kroaziara estraditatu.

Bosnia eta Herzegovinako legeriak bere herritarren estraditazioa debekatzen du. Beraz, legebiltzarkidea aske geratuko dela aurreikusten dute.

19991.urtean, gutxienez hamahiru zibil serbiar zibil hiltzea egozten zaio Glavasi. Ondorioz, hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten pasa den ostiralean.

Serbiarren aurkako gerra krimenen inguruan akusatutako eta zigortutako kargu garrantzitsuena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.