Liberia

Gerra zibila betiko amaitzeko asmoz, bake hitzarmena sinatu dute Liberiako behin-behineko Gobernuak eta erreboltariek

Joan den astean Charles Taylor Liberiako presidente eztabaidatsuak erbestera, Nigeriara, alde egin ostean, bake hitzarmena sinatu dute Liberiako behin-behineko Gobernu berriak eta talde armatu erreboltarietako buruzagiek. Hitzarmen hori dela medio, Afrikako herrialde hori erabat hondatu duen 4 urteko gerra zibila behin betiko amaitzea espero dute liberiarrek zein nazioarteko komunitateak.

2003ko abuztuaren 19a
15:50
Entzun
Ghanan sinatu dute bart gauean akordioa Moses Blah Taylorren presidenteordeak gidatzen duen behin-behineko Gobernuak eta erreboltarien buruzagiek. Hitzarmenean jasotzen denez, urriaren 14 arte gidatuko du Gobernua Blhak, eta hortik aurrera, orain arte gatazkan egon diren alde guztien ordezkariak batuko dituen batasun nazionaleko gobernu berria eratuko da.

Era berean, 2006ko urtarrila baino lehen utzi beharko du agintea batasun nazionaleko gobernu horrek, data horretarako hauteskunde libreak egingo baitira, hitzarmenean adostu dutenaren arabera.

Horrekin batera, desarmatu egingo direla agindu dute talde gerrillariek, eta nazioarteko laguntza elkarteei lanerako oztoporik ez dietela jarriko hitz eman dute alde guztiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.