Bolivia

Gerra zibila piztu aurretik, hauteskundeak aurreratzeko eskatu du Boliviako presidenteak

Boliviako Gobernuko presidente Carlos Mesak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du, bestela gerra zibila piztuko dela iruditzen zaiolako. Mesak dimisioa aurkeztu zuen atzo, herritarren protestei aurre egin ezinik, eta Boliviako Kongresuak bihar erabakiko du dimisio hori onartu edo ez. Hango alderdi sozialista eta giza eskubideen aldeko erakundeak ere hauteskundeak aurreratzearen aldekoak dira.

2005eko ekainaren 8a
13:19
Entzun
Carlos Mesa presidenteak Boliviako gatazka kudeatu ezin eta dimisioa eman du, eta orain Kongresuari dagokio haren kargu uztea onartu eta ordezkoa izendatzea. Gasa nazionalizatzeko eta Asanblea Konstituziogilea eratzeko eskatzen duten herritarrak ez dira, baina, agintariez fio, eta protestei eutsi diete.

Mesak hauteskundeak aurreratzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.