Irudia.Liberia

GERRAREN ANKERKERIATIK EDONORA IHESI

2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Edozein toki da hobea, Boli Kostarekin alderatuta. Oposizioko indarrak Laurent Gbagbo garaitzear badaude ere, eta gatazka konpontzear dagoela badiote ere, kalean egoera jasangaitza da. Hori horrela, ihes egitea eta gertuen duten mugara jotzea beste erremediorik ez du izan hainbatek. Gatazkak hasi zirenetik milioi bat lagunek utzi dute atzean etxea, eta iheslarien jarioak ez du etenik. 100.000 inguruk Liberiara jo dute, mugatik gertu gobernuz kanpoko erakundeek ezarri dituzten kanpalekuetara. Irudian, Zorgoweeko kanpalekura haurrak ailegatzen ikus daiteke; etxean zuten apurrarekin egin dute gerratik ihesi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.