IRAKEKO OKUPAZIOA

Gerrillarien aurka beste operazio bat hasi dute AEBek, Al Anbar probintzian

AGENTZIAK
BAGDAD
2005eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetako Armadako 500 marine-k eta Irakeko Guardia Nazionaleko 100 bat soldaduk erresistentziaren aurkako ekitaldi militar berri bati ekin zioten atzo, Al Anbar probintzian. Joan den ekainaren erditsutik gerrilla indartsu dagoen eskualde honetan okupazio tropek eta Irakeko Gobernuaren manupeko indar armatuek burutzen duten laugarren erasoaldia da. Ekitaldi militarraren lehen egunean, Zaidan herriari eraso zioten marine-ek eta guardia nazionalek, eta 22 usteko gerrillari atxilotu zituzten.

Hiru gerrillariren heriotza

Erresistentzia irakiarrak, anartean, gogor egiten dirau. Hala, ostiralean, soldadu estatubatuar bat hil zen eta beste hiru zauritu, bide bazterrean ezkutatutako bonba batek zart eginda. Basoran, aldiz, joan den ostegunean bahitu zuten unibertsitateko irakasle baten gorpua aurkitu zuten herenegun. Egun berean, ustez gerrillariak ziren hiru gizonezko hil ziren, bonba bat jartzen ari zirelarik, Balad hirialdean.

Al Kaeda erakundearen Irakeko adarrak, joan den ostegunean, Egiptoko enbaxadore Ihab el Sherif hil ondoren, Kairok kopuruz gutxitu zuen atzo Bagdaden duen ordezkaritza diplomatikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.