Gerturatzeko keinua egin dute Marokok eta Aljeriak
RABAT. Aljeriako Atzerri ministroa Marokon izan da, bi herrialdeen arteko harremanak hobetzeko xedearekin. Gerturatzeko keinua egin badute ere, ez dute egunik eman bi herrialdeen arteko muga irekitzeko —1994tik dago itxita—. Adiskidetzea pausoz pauso egingo dutela adierazi du Saaedin al-Otmani Marokoko Atzerri ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu