Gilad Shaliten bahiketa gogoratuko dute
JERUSALEM. Israelen Gilad Shalit militarraren bahiketaren laugarren urteurrena gogoratuko dute bihar. Senide eta lagunek hamabi eguneko martxa antolatu dute Benjamin Netanyahu lehen ministroari bahitzaileekin tratu bat egin dezan eskatzeko. Martxa Mitzpe Hila herritik abiatuko da, Jerusalemera. Shalit 2006an bahitu zuen milizia palestinarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu