Yusuf Raza Gilani Pakistango lehen ministroari agindutakoa ez betetzea leporatu zioten Pervez Muxarrafen garaiko ustelkeria kasuak ez ikertzeagatik. Auzitegi Gorenak Gilaniren aurkako epaiketa saihesteko aukera ontzat jo du. Izan ere, Asif Ali Zardarik immunitatea duela frogatutzat ematen badute Gilaniren aurkako auzirik irekitzeko beharrik ez dela egongo jakinarazi du Nasir ul-Mulk epaileak.
Bestalde, antrax esporak zituen eskutitz bat igorri diote Gilaniri. Paketea ireki aurretik atzeman dute segurtasun agenteek eta inor ez da zauritu. Ez dute argitu nork bidali dion, baina analista politikoek gobernuaren eta armadaren arteko tentsioak ekarri dituzte gogora. Izan ere, gobernuaren aurka konspiratzea leporatu zion berriki Gilanik armadari.
Gilani ez epaitzea onar dezake Pakistango Auzitegi Gorenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu