Italiako iturri ofizialek zabaldu dutenez, Calipari agente zenak bere gorputzarekin babestu zuen Sgrena , eta, horri esker atera da bizirik kazetaria atentatutik. Nolanahi ere, birikietan eragin dio tiroetako batek eta beste batek lepa hezurrean. Atzo gauean larrialdiko ebakuntza egin zioten Bagdadeko erietxe batean birikietako munizio zatiak kentzeko, eta gaur heldu da Italiara. Lepa hezurreko zauria sendatzeko ingresatu dute.
Aipatu bezala, ibilgailu berean zihoazen Italiako inteligentzia zerbitzuetako bi agente zaurituta daude, haietako bat larri.
Sgrenak bere kabuz egin du hegazkinetik anbulantziara bitarteko bidea, baina oinaze keinu handia zuen aurpegian. Kazetariaren anaiak agertu duenez, min handiak ditu, eta, gainera, guztiz atsekabetuta dago agentearen heriotzagatik.
AEBetako Armadako soldaduek kazetaria zeramaten ibilgailua zergatik tirokatu zuten argitzeke dago oraindik.Lehendabizi, autoa oso azkar zihoala eta horrek soldaduen susmoak piztu zituela agertu du Washingtonek. Gero jakinda, ordea, astiro zihoala ibilgailua, gutxi gorabehera orduko 40 kilometroko abiadan.George Bush AEBetako presidenteak gertatutakoa ikertzeko agindu du.
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroa haserre agertu da jazotakoarekin, nahiz eta AEBen aliatu handienetakoa den Irakeko gatazkan. Atzo bertan, gertatutakoaren berri izan eta lasterrera, AEBen Italiako enbaxadoreari eskatu zizkion azalpenak.
Erasoan hil den Calipari agentea, berriz, heroi izendatu dute, eta ohorezko hiletak egingo dizkiote.
Irak
Giuliana Sgrena kazetaria Italiako erietxe batean da, AEBetako soldaduek zaurituta
Erroma ondoan, Celioko erietxe militarrean, dago ingresatuta Italiako 'Il Manifesto' egunkariko Irakeko berriemaile Giuliana Sgrena. Erreboltariek otsailaren 4an bahitu zuten Sgrena, eta atzo aske utzi zuten. Italiako Armadako ibilgailu batean Bagdadeko aireportura zeramatela, ordea, AEBetako soldaduek tirokatu egin zuten, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Tiroketan Sgrena aireportura zeramaten Italiako inteligentzia zerbitzuetako agente bat, Nicola Calipari, hil egin zuten. Halaber, kazetaria eta beste bi agente —haietako bat larri— zauritu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu