Giza eskubideen aldekoak atxilotu ditu Bielorrusiak
minskGiza eskubideen alde protestan ari ziren dozena bat lagun atxilotu zituen atzo Poliziak Bielorrusian. Oposizioaren jarraitzaileak ziren, itxuran, eta Ni preso politikoa naiz zioten kartelekin KGBko buruzagien aurrean protesta egiteagatik atxilotu zituzten.Herenegun bederatzi lagun atxilotu zituzten, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren kopiak banatzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu