Giza eskubideen egoera ikertuko dute Hondurasen
TEGUCIGALPA. Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordeko ordezkaritza bat Hondurasen da, iragan ekainaren 28an izandako estatu kolpearen ondorioz bertako giza egoera aztertzeko asmoz. Atzo hasi eta hurrengo ostiralean amaituko den bisitaren barnean erakundeko ordezkariak, besteak beste, Botere Legegileko eta Judizialeko ordezkariekin bilduko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu