"Zuhurtzia handiaz jokatu behar dugu, gerta litekeelako buruatu egintzen politika egiteko Moskuren estrategia bat izatea", ohartarazi du Frantziako Atzerri ministro Laurent Fabiusek, Errusiak bidalitako konboiari erreferentzia eginez. Fabiusek gogorarazi du, halakoetan eta helburu den herrialdearen baimenik ezean, beharrezkoa dela Nazioarteko Gurutze Gorriaren onespena giza laguntza bidaltzeko.
Gaur bertan abiatu da Errusiatik Vladimir Putin presidenteak iragarritako "giza laguntza konboia". Moskuko iturrien arabera, 280 kamioiek laboreak, azukrea, haurrentzako elikagaiak, botikak, lotarako zakuak eta argindar generadoreak daramatzate.
Europako Batasunak eta Ukrainak, ordea, uste dute erasoa egiteko "aitzakia" izan daitekeela. Gurutze Gorriak, berriz, ukatu egin du Moskurekin inolako akordiorik egin duenik, eta nabarmendu du "alde guztiak ados jartzen badira soilik" hartuko duela parte operazioan.