Giza laguntzaile talde bat iritsi da Gazara, Israelek indarrean duen blokeoa apurtuta

Israelgo soldaduek Palestinako zibil bat hil dute tiroz, eta 11 lagun atxilotu dituzte Zisjordanian

Erredakzioa
2008ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Israelek 2007ko ekainaz geroztik Gazaren aurka indarrean jarritako blokeoa hautsi zuen atzo Zipretik hara joandako giza eskubideen aldeko talde batek. Dignity (Duintasuna) izeneko barkuan iritsi ziren munduko hamahiru herrialde ezberdinetako27 lagun. Eta palestinarren artean giza laguntza banatzea dute xede. Blokeoa hautsi dutenen artean 1976. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuenMairead Corrigan Maguire eta Palestinako LegebiltzarrekodiputatuMustafa Barghuti daude.

Goizaldean Gazarako portura iristean hala adierazi zuenMustafa Barghutik: «Egun historikoa da Palestinako herriarentzat; izan ere, Isareelen baimenaren zain egon gabe iritsi gara Gazara. Blokeoa hautsi dugu eta hori eginda, Gazako herritarrei ez ditugula bakarrik utziko erakutsi diegu».

Dignity ontziari harrera egin ziotenen artean zegoen Gazan agintean dagoen alderdiko idazkari nagusi eta Hamaseko kide Mohamed Auad. Horrek Liga Arabiarreko idazkari nagusi Amr Mussari ekimen bera egitera gonbidatu zituen, hots, Gazara itsasoz etortzera. Auaden esanetan, «hala agerian geratuko da Gazako herritarrekiko elkartasuna».

Israelek jarrera aldaketa

Ameriketako Estatu Batuetan eratutako Free Gaza Movement-ek (Gaza Librea Mugimendua) bultzatutako ekimen horri ez dio trabarik jarri Israelek. Alta, Tel Aviveko gobernuak ontziari Gazan sartzen ez ziola utziko ziurtatu zuen. Israelen arabera, ekimena «gizalaguntza egitasmo baten atzean ezkutatutako propaganda operazio bat» da.

Bestalde, indarkeriak eguneroko izaten jarraitzen du Palestinan. Herenegun eta atzo arteko gauean 67 urteko Palestinako zibil bat hil zuten Israelgo soldaduekZisjordanian, Al Jamun herrian. Hildakoaren senitartekoen hitzetan, baratzan lan egiten ari zela tirokatu zuten; armadaren arabera, ordea, tiro egin zien soldaduei, eta horregatik, erantzun zuten eurek ere tiroz.11 lagun ere atxilotu zituzten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.