Hegaztien gripea

Gizakiak hegaztien gripetik babesteko txertoa asmatu dutela diote Txinako zientzilariek

Hegaztien gripearen aurkako gizakientzako txertoak asmatu dituztela iragarri du Txinako zientzilari talde batek, Xinhua Estatuaren albiste agentziak zabaldu duenez. Egun batzuren buruan test klinikoak egiten hasiko direla iragarri dute. OME Osasunerako Mundu Erakundeak, berriz, Asia guztirako botika antibilaren funts bat eratzea proposatu du, hartara gaitzaren hedakuntzari aurre egiteko. Errumaniak gaur agertu du Danubioko deltako beste gune batean ere atzeman duela gaitza.

2005eko azaroaren 14a
12:00
Entzun
Halaber, OME Osasunerako Mundu Erakundeak emandako datuen arabera bost lagun hil dira orain arte Indonesian hegaztien gripearekin. Indonesiako Gobernuak zabaldu dituen datuetan biltzen denez, ordea, kopurua zertxobait handiagoa da: zazpi lirateke gaitza horrek jota hil direnak.

Susilo Bambang Yudhoyono Indonesiako presidenteak agertu du Jakarta hiriburuaren inguruan hegaztien gripeak izan duen eragina arreta bereziz aztertu dutela, eta jaso dituzten datuen arabera, gaitz hori izan dute hamaika pertsona atzeman dituzte, eta horietatik zazpi hil direla azpimarratu du.

Vietnamgo Gobernuak, berriz, orain arte salbu uste zuten probintzia batean atzeman dutela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.