kolonbia

Gizateriaren aurkako krimenengatik zigortutako FARCeko gerrillariak ezingo dira politikan aritu

Kolonbiako Konstituzionalak hartu du erabakia, aldeko sei botorekin eta kontrako hirurekin. Parte hartze politikoari mugak jartzearen aurka agertu da fiskaltza.

Gatazka amaitzeko eskatzen duen kartel bat, Bogotan. CHRISTIAN ESCOBAR MORA / EFE
2014ko abuztuaren 7a
10:54
Entzun

FARCeko gerrillariek kargu publikoak hartu ahalko dituzte, baina soilik gizateriaren aurkako krimenik egin ez dutenek. Besteek, deliturik egin ez dutenek edota soilik delitu politikoengatik eta gerra delituengatik zigortuak izan direnak, horiek izango dute politikagintzan aritzeko aukera. Horren aurretik, ordea, Kongresuak lege bat adostu beharko du, gerrillari horiek bete beharreko kartzela zigorra zenbatekoa izango den zehaztuko duena.

Defentsa ministro ohi Rafar Guarinek jarritako salaketaren ondotik etorri da Konstituzionalaren erabakia. Guarinek ohartarazi zuen egungo legediak baiimendu egiten diela politikagintzan aritzea, gizateriaren aurkako krimenen erantzuleei.

Fiskaltza, aldiz, parte hartze politikoari mugak jartzearen aurka agertu da, eta defendatu du, jartzekotan ere, ez luketela behin betikoak izan behar.

Gaur egun gizateriaren aurkako krimenak egozten zaizkie FARCeko buruzagi gehienei, ondorioz, Konstituzionalaren erabakiak politikagintzako ateak betirako itxiko lizkieke gerrillari buruei. Adituek ohartarazi dute erabakia oztopo bilaka daitekeela bake elkarrizketetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.