Migratzaileak

Gizon bat atxilotu dute Dublinen, Ingalaterran 39 hilotzekin aurkitu duten kamioiarekin lotuta

Erresuma Batuko Poliziak joan den astean esan zuen hildakoak txinatarrak zirela, baina vietnamdarrak direla dio hango apaiz batek.

Ingalaterran agertu zen kamioia, atzealdean. VICKIE FLORES, EFE
2019ko urriaren 28a
11:49
Entzun

Irlandako Poliziak gizon bat atxilotu du Dublinen, Ingalaterran Essexen joan den astean aurkitu zuten kamioiarekin lotuta. 39 pertsona agertu ziren hilik kamioiaren atoian. Hasieran, txinatarrak zirela jakinarazi zuen Erresuma Batuko Poliziak, baina vietnamdarrak ote diren ikertzen ari da, hango apaiz batek hori esan eta gero.

Larunbatean atxilotu zuten gizona Dublingo portuan, eta gertatutakoarekin zer zerikusi duen ikertzen ari dira. Orain arte, pertsona bakarra zegoen atxilotuta: kamioiaren gidaria. Gaur deklaratuko du epailearen aurrean.

Erresuma Batuko gobernuak hainbat agiri bidali dizkio Vietnamgoari, apaiz vietnamdarrak esan duen bezala, hildakoak hangoak ote diren argitzeko. Vietnamgo Gobernuak, ordea, esan du oraingoz ez dagoela arrazoirik pentsatzeko hildakoen artean vietnamdarrak daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.