Frantzia

Gizon bat atzeman dute Montpellierren, Sarkozyri bala bat bidali ziolakoan

2009ko martxoaren 4a
17:23
Entzun
Frantziako Poliziak 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Montpellierren (Okzitania), Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidenteari lehengo astearen bukaeran gutun batean heriotz mehatxu eginez bala bat bidali ziola leporatuta. Bere arrebari esker atzeman dute gizonezkoa, ikerketa iturriek esan dutenez.

Poliziaren arabera, Michele Alliot Marie Barne ministroari eta Rachida Dati Justiziakoari, Alain Juppe lehen ministro ohi eta Bordeleko auzapezari eta Bezierseko eta Lacanourgeko alkateei ere bidali zien bala -denak ere bederatzi milimetrokoak-. Politikari haiek guztiak UMP alderdiko kideak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.