Valentziako Autonomia Erkidegoko gobernuak azaldu duenez, gizonezkoak hurruntze agindua zuen, baina, emakumearen bizilagunek adierazi dutenez, emakumea mehatxatua bizi zen orain hiru urte banandu zirenetik.
Goizaldeko 03:30ak ziren gizona emazte ohiaren etxera joan denean. Bien seme zaharrenarekin (aitarein bizi zen) joan da, eta hark zituen giltzekin ireki du atea. Orduan, emakumea, bien hiru semeetatik bi eta emakumearen egungo bikotea zeuden. Azken hori zauritu egin zen, kea harnastuta, baina, beste hirurak hil egin ziren; gela batean isolatuta gelditu ziren.
Erasotzailea atxilotu egin dute, eta seme zaharrena Gizarte Zerbitzuen eskuetan.
Genero indarkeria
Gizon batek bere emazte ohia eta bi alaba hil ditu, etxea erreta, Herrialde Katalanetan
Emazte ohia eta bi alaba barruan zirela, etxeari su eman eta atea giltzaz itxi du 45 urteko gizon batek, Valentziako Alcaira herrian. Hirurak erreta hil dira. Laugarren pertsona bat ere bazen etxean, baina hark, zauri arinak baino ez ditu izan. Antza denez bien seme zaharrenarekin joan da aita emazte ohiaren etxera, eta haren giltzekin ireki du atea. Gizona atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu