Micehl Valet Al-Qaedako kide gisa identifikatu den gizon batek lagun pertsona atxiki ditu Okzitaniako Tolosako banku batean, Frantziako Poliziaren arabera. Lau lagunetatik bi aske utzi ditu arratsalderako, gainontzeko biak barruan dauzka. Poliziaren esanetan, dirua eman nahi izan ez diotelako atxiki ditu lau lagunak bankuan.
Camille Pujol kalean dago bankua, eta Poliziak inguruko dendak, tabernak eta ikastetxeak itxi egin ditu. Goizeko hamarretan sartu da gizonezkoa bankuan. Ustez, gizonak tiro bat egin du. Lau haietako bat Tolosako bankuko zuzendaria da.
Joan den martxoan Mohamed Merah Al-Qaedako jarraitzaileak zazpi pertsona hil zituen Tolosan bertan, eraso batzuetan. Poliziak haren etxea inguratua izan zuen egun eta erdiz, hiri hartan, eta hil egin zuen, tiroz.