Gizon batek pertsona bat hil du, Parisen erdigunean egindako erasoan

Lau lagun dira labanaz zauritutakoak, eta horietako bi larri daude. Poliziak erasotzailea hil du jarraian, tiroz.

Frantziako polizia erasoa izan den ingurua zaintzen. ETIENNE LAURENT, EFE
Igor Susaeta.
2018ko maiatzaren 13a
11:18
Entzun

Erasoa 21:00ak inguruan gertatu da, Frantziako hiriburuko Opera distritoan. Hainbat lekukok azaldu dutenez, erasotzailea kalean zebilen jandea sastakatzen hasi da, "Ala handia da" oihuka.

Erasotzaileak 29 urteko gizonezkoa hil du eta beste lau lagun zauritu ditu. Frantziako Barne ministro Gerard Collombek jakinarazi du zaurtituako lau lagunak arriskutik salbu daudela, nahiz eta haietako bik zauri larriak dituzten.

Hainbat hedabide frantziarren arabera, erasotzailea jatorri txetxeniarreko errusiarra da eta haren gurasoak polizia zaintzapean daude.

Sare sozialetan zintzilikatutako hainbat bideotan, jendea erasoa gertatu den lekutik korrika alde egiten ikus daiteke. St. Augustine kaletik gertu izan da erasoa. Hainbat jatetxe daude bertan.

Iturri judizial batek adierazi du aztertzen ari direla ea "terrorismoaren kontrako" fiskaltzari dagokion kasua aztertzea. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, gaur, ohar baten bidez.

Frantziako Gobernuak herrialde osoan larrialdi egoera ezarri zuen 2015eko azaroan, EI Estatu Islamikoak hil horretan bertan Parisen 137 hildako eragin ondoren, hainbat erasotan. Pasa den azaroan kendu zuten larrialdi egoera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.