50 bat urteko gizon batek zazpi lagun hil ditu gaur goizean tiroz Brastislavan (Eslovakia), eta beste hamabost zauritu egin ditu. Berehala bere buruaz beste egin duela adierazi du Larrialdi Zerbitzuak. Hildakoak bost emakume eta bi gizonezko dira. Horietatik bost etxebizitza batean hil ditu eta beste bat beste etxe batean; sei horiek familia bereko kideak dira.
Hasieran zabaldu dute hiltzailea hamabost urteko mutil bat zela.
Lekukoek diote modu "indiskriminatuan" egin duela tiro gizonak, eta zer gertatzen zen ikustera leihoetara atera diren lagunei ere bota dizkiela tiroak. Devinska Nova auzoan izan da gertaera.
mundua
Gizon batek zazpi lagun hil ditu tiroz Eslovakian
Brastislavan izan da gertaera, etxebizitza batzuetan. Modu "indiskriminatuan" egin du tiro 50 bat urteko lagunak, eta bere buruaz beste egin du berehala. Hasieran zabaldu dute hiltzailea gaztetxo bat zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu