Gizonezko bat atxilotu dute Eskozian, Kerren hilketan zerikusia duelakoan
PSNIko poliziek 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Eskozia hegoaldean, uste dutelako parte hartu zuela Ronan Kerr agentearen hilketan. Drew Harris poliziaburuak Belfasten azaldu duenez, atxilotuak agian lotura du Coalisland herriko garaje batean (Tyrone) lapurtutako autoen barruan aurkitutako armekin. Lau fusil, su bonbak, lehergailuak eta bazooka baten osagaiak aurkitu zituzten poliziek; «azken urteotako aurkikuntza garrantzitsuena» zan dela esan dute. Atxilotua Irlandara eraman zuten atzo, galdekatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu