Atzo iluntzean, 21:30etan, gertatu zen atxiloketa. Ikerketako iturrien arabera, Espainiako Poliziak "terrorismoaren aurka"trenetan egiten dituen kontroletako batean atzeman zuten GRAPOko ustezko kidea.
Garaboak 33 urte ditu eta Espainiako Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko agindua emana zuen legez kanpoko elkarteko kide izatea leporatuta.
Atxiloketa
Gizonezko bat atxilotu dute Gironan, GRAPOko kide izatea egotzita
Espainiako Poliziak Santiago David Garaboa Bonillo atxilotu du Portboun (Girona, Katalunia), GRAPO (Urriaren Lehena Talde Iraultzaile Antifaxista) erakunde armatuko kide dela leporatuta. Tren batean zihoala atxilotu dute Garaboa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu