Gizonezko bat hil da bart Amsterdamen eta beste lau lagun zauritu egin dira, taberna batean leherketa izan ostean. Holandako Poliziak agertu duenez, baliteke nahita egindako erasoa izatea, eta lehergailua eskuko granada dela esan du.
Goizeko laurak aldera izan da gertaera eta, Poliziaren ustez, eskuko granada ostatuaren kanpotik bota dute. Ikertzen ari dira, hala ere.
Iturri ofizialek esan dute "era guztietako jendea" joaten dela taberna horretara, eta oraindik ez dute jakinarazi zaurituek zenbaterainoko larritasuna duten.
Holanda
Gizonezko bat hil da Amsterdamgo taberna batean gaur, leherketa batean
Holandako Poliziaren arabera, baliteke nahita egindako erasoa izatea. "Era guztietako jendea" joaten da ostatura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu