Gizon batek bost ikasle hil ditu tiroz –lau emakumezko eta gizonezko bat-, eta, halaber, beste 16 lagunbalaz zauritu ditu DeKalbeko unibertsitatean (Illinois, AEB). John Peters errektoreak agertu duenez, ondoren bere buruaz beste egin du ustezko erasotzaileak.
Petersek azaldu duenez, ustezko erasotzailea kortina baten atzetik atera eta tiroka hasi da geologiako gelan. Gizonezkoak eskopeta bat eta beste bi arma labur zituela zehaztu du Donald Grady DeKalbeko polizia buruak.
Tiroketaren unean 70 pertsona zeuden gela horretan, horietatik 16 zauritu dira, hiru larri. Biktima askok buruan zauriak dituztela azaldu du Kiswaukeeko erietxeak.
Unibertsitateko agintariek eskola guztiak eten dituzte, eta 25.000 ikasleri unibertsitatera ez joateko agindu diete.
Astebetean irakaskuntzan gertatzen den laugarren erasoa da hori: pasa den ostiralean unibertsitateko ikasle batek bi gelakide hil zituen bere buruaz beste egin aurretik Baton Rougeko Institutu Politeknikoan. Astelehenean, berriz, 17 urteko ikasle batek heziketa fisikoko eskola batean gelakide bat larri zauritu zuen tiroz Tenesseko bigarren hezkuntzakoinstitutu batean. 15 urteko ikasle bat ere koman dago Oxnardeko (Kalifornia) bigarren hezkuntzako eskola batean tirokatu ostean.
AEB
Gizonezko batek bost ikasle hil ditu tiroka AEBetako unibertsitate batean
Beste 16 pertsona zauritu ditu, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du ustezko erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu