Tiroketa

Gizonezko batek hiru lagun hil ditu Belgikan, tiroketa batean

Lieja hirian gertatu da erasoa. Gizonezko bat tiroka hasi zaio polizia talde bati. Bi polizia hil ditu, baita une horretan autoan zihoan herritar bat ere. Poliziak erasotzailea hil du.

Belgikako polizia, terrorismoaren aurkako operazio batean, 2015eko azaroan. JOSE MIGUEL VILAR-BOU, EFE
2018ko maiatzaren 29a
19:21
Entzun

"Eraso terrorista" izan dela adierazi du Belgikako fiskaltzak. Hango hainbat hedabideren arabera, erasotzaileak "Ala da handiena" oihukatu du.

Gizon batek eraso egin die Liejako bi poliziari bizkarraldetik, eta ebakiak egin dizkie arma zuri batekin. Erasotzaileak pistola bat kendu dio zauritutako polizietako bati, eta tiroz hil ditu, 10:30ak aldera. Auto batean zegoen gizon bati ere tiro egin dio eta hil egin du hura ere. Institutu batean gotortu da ondoren, emakume bat bahituta. Ordu erdiz egon da gordeta institutuan, poliziei tiroka irten den arte. Bi polizia zauritu ditu, agenteek erasotzailea hil aurretik.

Liejako gobernadore Herve Jamarrek azaldu duenez, institutuan ez da zauriturik egon. "Ikasleak salbu daude, eta inor ez da zuritua izan. Erasotzailea neutralizatua izan da", adierazi du Twitter bidez.

RTBF kateak jakinarazi duenez, erasotzailea Benjamin Herman izenez identifikatu du poliziak. 36 urteko gizonezkoa Lantingo espetxeko presoa zen —Liejatik gertu dago kartzela— eta baimen bat lortu zuelako zegoen kalean. Poliziak uste du espetxean erradikalizatu dela.

Bestalde, ustezko jihadista bat atxilotu du gaur Ertzaintzak Donostian. Polizia iturrien arabera, Frantziatik ihes eginda zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.