ARRAZAKERIA

Gizonezko beltz bat tiroz hil duen polizia estatubatuarrak gaur deklaratuko du

Hogeita bost urteko poliziak “inongo arrazoirik gabe” egin zion tiro Samuel Dubosi, fiskalaren akusazioaren arabera. Homizidioa leporatuta, bizi bitarteko kartzela zigorra jaso ahalko du. [youtube]https://youtu.be/Z0cdejrSjyc[/youtube]

2015eko uztailaren 30a
13:03
Entzun

Poliziaren arrazakeriak eta biolentziak ez du etenik Estatu Batuetan; 500 lagunetik gora dira aurten poliziak hildakoak. Cincinatuko (Ohio) hogeita bost urteko poliziari, Ray Tensingi, gaitzetsi diote azken hilketa, eta gaur deklaratuko du. Gertatutakoa jasotzen duen bideoa argitara eman dute.

Autoan matrikularik gabe ibiltzeagatik gelditu zuen poliziak berrogeita hiruko gizonezkoa, uztailaren 19an. "Zentzurik gabeko heriotza da, eta ezin justifikatu daitekeena, inondik inora. Polizia ez zen ari eztabaidatzen hilketa batengatik bilatzen zuten inorekin, matrikula ez zeraman lagun batekin baizik", azaldu du Joseph Deters fiskalak.

Poliziaren bertsioa oso bestelakoa da. Eztabaidaren erdian, autoan zihoan gizonezkoak kotxearekin harrapatuko zuelakoan, bere burua salbatzearren tiro egin ziola esan du. Fiskalak, ordea, hori ez zela inondik inora gertatu berretsi du. Gaur deklaratuko du Ray Tensing poliziak eta prozesu judiziala bere aurka ebatziz gero, bizi bitarteko kartzela zigorra jasotzeko aukerak izango ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.