GKEek diote gosez hil diren milaka lagunen heriotza saihets zitekeela

Nazioarteak giza laguntza berandu bidali duela esan dute Oxfamek eta Save the Childrenek

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Azken 60 urteetako lehorterik larrienaren ondorioz, milaka lagun gosez hil dira Somalian 2011n, baina heriotza horiek saihestu zitezkeela salatu dute Oxfam eta Save the Children GKE gobernuz kanpoko erakundeek. Izan ere, nazioarteak giza laguntza beranduegi bidali zuela diote. Somaliakoa munduko elikadura krisirik larriena dela nabarmendu dute, eta oraindik ehun mila lagun arriskuan daudela.

Gosetearen eraginez hil direnen kopurua zehazki jakiterik ez dagoen arren, Erresuma Batuko kooperazio agentziaren arabera, 100.000 lagun inguru hil ziren iazko apiril eta abuztu bitartean elikadura faltagatik, eta horien erdiak baino gehiago 5 urtetik beherako haurrak ziren. Oxfamek eta Save the Childrenek txostenean salatu dutenez, nazioarteko gobernuek eta giza-laguntza erakundeek ezagutzen zuten Somaliako egoeraren larritasuna, baina laguntza eskatu eta sei hilabetera hasi ziren elikagaiak herrialdera iristen.

Justin Forsyth Save the Childreneko administratzailearen esanetan, nazioartearen erantzunak azkarragoa izan behar du: «Ezin dugu egoera ikaragarri hau luzatzen utzi. Nazioartea jakinaren gainean zegoen, baina ez dute ezer egin telebistan hilzorian zeuden umeak agertu diren arte». Somaliako larritasuna justifikatzeko eskatu die nazioarteak GKEei: «Laguntza zuzenean bidali ordez, egoera benetan larria zela erakusteko eskatu ziguten, milaka bizitza eta milioika euro galaraziz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.