Mexiko

Gobernadoreak kargua utzi arte Oaxacako irteera guztiak itxiko ditu PRDk

2006ko azaroaren 13a
15:39
Entzun
Mexikoko Oaxaca estatuan sortutako gatazka ez da amaitzen: Ulises Ruiz gobernadoreak agintea uzteko eskatzen dute herritarrek, hura egiten baitute estatu hartan bizi duten txirotasunaren eta jazarpen politikoaren erantzule. Bost hilabetez greba eta protesta handiak egin dituzte APPO herri batzarrean antolatutako bizilagunek, eta duela egun batzuk leundu egin zituzten Mexikoko Gobernuak tropak bidali ondoren.

Baina mobilizazioak ez dituzte bertan behera utzi, eta, horren adibide, PRD zentro-ezkerreko alderdiak iragarri du Oaxacako irteera guztiak itxiko dituztela Ruizek kargua utzi arte. Protesta ekintza horiek Ruizek gobernadore izaten jarraitzeak baino kalte gutxiago egingo diotela Oaxacari iritzi dio PRDko buruzagitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.